Labidea

 

Herriko denda, taberna eta elkargunea da Labidea.

Informazio puntua eta zerbitzuak eskaintzen dituen Udalaren herri apustua da Labidea.

Leintz-Gatzagako plazan kokatuta dago eta bertan kudeatzen dituzte bizikleta elektrikoen alokairua ere.

Gatz Museoa

 

Herri gutxik dute, Leintz Gatzagak jarduera ekonomiko zehatz baten inguruan duen identifikazioa. Kasu honetan gatzaren industria izan da, eta jarduera horrek hiribilduaren sorrera bultzatu zuen. Gatz ekoizpenak eman dio izena herriari eta Gatzagako armarrian hori adierazten da, bertan dorre bat eta bi dorla ( gatza lortzeko galdarak) agertzen dira.

Gatz iturria herritik 250 metrotara dago, Dorletako gaztelu zaharraren ondoan.

Gaur egun birgaitu egin da eta bisitan joaten direnek, zurez egindako putzupada-gurpilaren erreprodukzioa ikus dezakete.

Gaztainuzketa

 

Basoan murgildu izanaren sentsazio bakarra sentitzeko.

Zurezko 7 etxola, pertsona batentzako edo birentzako egokituak, gela bikoitz zabal batez, egongelaz eta bainugela independenteaz osatuak.

Gela guztiek egurrezko tximinia eta “King Size” ohea dute, 1,80 zentimetroko zabalerakoa.

Basoan murgiltzearen kontzeptu berri bat, ostatu esklusibo bateko zerbitzu guztiekin giro intimoaz gozatu nahi dutenentzat.