KOKAPENA

Leintz Gatzaga Gipuzkoako hegomendebaldeko muturrean dago, Araba eta Gipuzkoa arteko mugan. Leintz bailarako lehenengo herri hau Deba Garaiko eskualdean dago. Izan ere, bailarari izena ematen dion ibaiak, Debak, Leintz Gatzagako lurretan du jaiolekua.

Historikoki Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzari lotua ageri da. Iparraldetik Eskoriatzarekin muga du eta hegoaldetik Arabako herriak diren Legutio, Arrazua-Ubarrundia eta Barrundiarekin du muga.

Lurralde honek 14,7 kilometro karratuko hedadura du eta bihurgunetsua eta menditsua da, bertako landaretza basotsua izanik. Aspaldian Madril Itsasoarekin elkartzen zuen errege-bideak zeharkatzen zuen mendimazela maldatsuaren inguruan eratuta dago hirigunea.

Jarri kontaktuan gurekin

Badituzu era ezberdinak gurekin kontaktatzeko. Ondoan daukazun inprimakia da zuzenena, baina badituzu beste aukera batzuk, email, telefonoa,…

11 + 9 =

Ireki / Abrir
Laguntza behar duzu? / ¿Necesitas ayuda?
Kaixo. Esaiguzu zer behar duzun: erreserba egin, ordutegien eta daten zalantzaren bat argitu edo beste informaziorik eskatu...

Hola, dinos que necesitas: hacer una reserva, dudas sobre horarios y fechas, solicitar otra información...