Product Description
Dorletako Andre Mariaren Santutegiak erromatarrek eraikitako gaztelua du oinarri, muinoaren oinean bazegoen-eta zer babestu: ur gazia isurtzen duten iturburuak; herriaren garapen iturri. 1331. urtean Leintz Gatzagak hiribildua fundatzeko hiri gutuna jaso eta Santutegiak parrokia izaera galdu zuen, hiribilduan eraikitako San Millan elizaren mesedetan. Santutegia Done Jakueko bideko erromesen ostatu bilakatu zen.
Eraikina harlandu bikainez egina dago. Barruan, erretaula poli- kromatua du, XVIII. mendearen hasierakoa da, Juan eta Francisco de Leibarrek eginikoa. Erretaularen erdian Dorletako Ama Birjinaren tailua nabarmentzen da, Santa Ana eta San Joakin alboan dituela. Ama Birjinaren imajina XIII. eta XIV. mendeetako taila gotiko polikromatua da. Ama-Semeak elkarri begira ageri dira.
Dorletako Ama Birjinaren koroatzea 1958ko urriaren 25ean egin zen Arlabanen. Egun, Dorletako Ama Birjina txirrindularien zaindari unibertsala da eta bizirik dirau harenganako debozioak.
Debozio horri esker txirrindulari askok, zaleek nahiz profesionalek, Ama Birjinari esker ona agertzeko maillotak eskaintzen dizkiote. Santutegian bertan ikus daitezke hainbat maillot; asko txirrindulari profesional ospetsuek utzitakoak.
Iraupena: ordu bat
Balorazioak
Oraindik ez dago baloraziorik.