Gatz egile egun batez familian

Leintz Gatzaga ur gaziaren iturriaren inguruan sortu eta garatu da , bere izenak adierazten duenez.
Tradizio hau jasoz, gatzaren ekoizpenaren xehetasunak bizi daitezke museoan: gatza egin, usaindu, dastatu, egur mota ezberdinak ukitu… esperientzia ahaztezina!

Aforo eta osasun neurri berriak direla eta, erreserbak aldez aurretik deituta bakarrik egin ahal izango dira 943 714792 edo 697 56 19 13
Kategoria: Labela:

Azalpena

Museora iritsi eta lehenengo Leintz Gatzagako basoei eta bertako egurrari buruz hitz egingo dugu. Behin egurra ezagututa museoko sua piztu eta gatzura berotzen jarriko da. Ondoren museoaren ohiko bisita egingo da. Leintz Gatzagako gatzaren historia ezagutu ostean gatza margotzeko tailerra egingo da. Bukatzeko, piztu den suarekin ea gatzik lortu dugun ikusi ostean, gatz epel egin berri hezea dastatuko da. Etxera joan aurretik margotutako gatz potea eta etxean egiteko eskulan proposamen bat jasoko dute parte hartzaileek. Hala nahi izanez gero, tartean parte hartzaileek ekarritako janariarekin hamaiketakoa egin daiteke.

Iraupean 2 ordu eta erdi – 3 ordu

 

Eskuorria - Folleto

Deskargatu

Balorazioak

Oraindik ez dago baloraziorik.

Produktu hau erosi duten erabiltzaile erregistratuek bakarrik egin dezakete balorazioa.