Azalpena
Leintz Gatzagaren inguruan, zenbait bide balizatu daude, inguruko paraje ederretan ibiltzeko. PRG-36 ibilbideari jarraituz gero, Aitzorrot- zeko gailurrera helduko gara; han, Erdi Aroko beste gaztelu bat egon zen; gaur egun, berriz, arkeologia-aztarnategi garrantzitsua dago. PRG-38 ibilbidea Atlantikoko isurialdetik Mediterraneoko isurialdera igarotzen da. PRG-37 ibilbideari jarraituz gero, Hiruerreketara iritsiko gara. Bertan, hiru errekak bat egiten dute; haietako bat Arlabaneko auzotik datorren Deba erreka da. Auzo horretan, gaur egun arte iraun duen karobi bat ikus daiteke –kareharritik karea ateratzeko labea–. Ibilaldia osatzeko, udalerrian Pagoeder eta Iturritxuetako atsedenle- kuak eta Bengoerrekako parkea ditugu.
Iraupena: 3 ordu eta erdi.
Balorazioak
Oraindik ez dago baloraziorik.