LABIDEA

Helbidea: San Miguel Plaza, 20530 Leintz-Gatzaga, Gipuzkoa

Telefonoa+34 943 713 093

Helbide elektronikoagatzebike@gatzebike.com

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
Goizez: 9:00-14:00
Arratsaldez: 17:00-21:00
Asteburu eta jaiegunetan: 10:00-21:00

DENDA:

Herritarrendako lehen beharretarako produktuak eskaintzen dira Labidean; Ogia, esnea, prentsa, lekaleak, pasta, arroza, eta abar…

Bertako produktuak saltzen dira Labidean; Leintz-Gatzagako gatza, Jakion kooperatibaren marmelada eta barazkiak, herriko eztia eta gatzagako gatzarekin egindako xaboiak esaterako.

Bidezko Merkataritzak ere bere lekua dauka Labidean, Josenearen infusio eta belarrak bezala, nafar arroza, dilistak edo garbantzu ekologikoak lortu ditzakezu pisura eta Arabar Errioxako Olioa ere bai. Ekologikoaren eta gertukoaren aldeko apustua egiten du, beraz, Labideak.

INFORMAZIO PUNTUA:

Herritar eta kanpotarrei beharrezko informazioa emateko xedea du Labideak, bertan aurkituko duzu Gatz-Museoari buruzko informazioa, edo herri inguruan dauden ibilbideei buruzko xehetasunak.

Ostatu hartzeko herrian eta inguruetan dauden aukerak ere gustura asko azalduko dizute Labideako Ixidor edo Iñaxiok, beharrezkoa bada pantailan mapa irekiz eta nondik-norakoak momentuan aztertuz.

TABERNA:

Herriko plazan terraza zabala dauka Labideak zure eskura. Bertan har dezakezu kafea, infusioa,zuku ekologikoa, garagardo freskoa, Arabar errioxar ardoa edo Aramaioko Sagardo ekologikoa, adibidez.

Patata zorroak, olibak edo almendra batzuk eskura daude gaztetxoendako litxarreriekin batera Labidean.

GATZEBIKE:

Bizikleta elektrikoen alokairua kudeatzen duen enpresa Labidean daukazu egokituta.

Bertan ikusgai dituzu E-bikeak eta bertan gustura landuko dute zure beharretara egokitzen den ibilbide bat Gipuzkoa Gazia ezagutu dezazun kirola egiten duzun bitartean. Honako estekan daukazu gatzebikeren web orrirako sarbidea.