ONGI ETORRI LEINTZ-GATZAGARA
Leintz Gatzaga Gipuzkoako hegomendebaldeko muturrean dago, Araba eta Gipuzkoa arteko mugan. Leintz bailarako lehenengo herri hau Deba Garaiko eskualdean dago. Izan ere, bailarari izena ematen dion ibaiak, Debak, Leintz Gatzagako lurretan du jaiolekua.
Historikoki Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzari lotua ageri da. Iparraldetik Eskoriatzarekin muga du eta hegoaldetik Arabako herriak diren Legutio, Arrazua-Ubarrundia eta Barrundiarekin du muga.
Lurralde honek 14,7 kilometro karratuko hedadura du eta bihurgunetsua eta menditsua da, bertako landaretza basotsua izanik. Aspaldian Madril Itsasoarekin elkartzen zuen errege-bideak zeharkatzen zuen mendimazela maldatsuaren inguruan eratuta dago hirigunea.
Nekazal tradizioan oinarritutako herria dugu Leintz Gatzaga.
Bertako jarduera ekonomiko garrantzitsuena, gatzaren ekoizpena izan den arren, ikatzginak, errementariak eta beste zenbait ofizio ere baziren.
Gatzaren negozioaren gainbeherak, inguruko herrien industrializazioak eta nekazaritzaren atzerakada izan arren, Leintz Gatzaga aurrera jarraitzen duen herria dugu, bertako bizimodua hobetuz, ohitura zein ondare historiko, natural eta kulturalak bultzatu eta indartuz eta jarduera ekonomiko berrien sorleku da gure herria. Gaur egun 250 biztanle gara Leintz Gatzagan.
Kokapena eta datu interesgarri batzuk
- Non apartaktu: Beheko partean, elizaren ondoan, Gatz Museoratz joaten.
- Altuera: 455 metro.
- Zabalera: 14.7
- Web gunea: https://www.leintzgatzaga.com
- Zerbitzuak: Museoak, jatetzeak, hotela, frontoia.
- Eskualdeak: Deba Garaia.
- Jaiak: Irailaren 8an, Dorleta Amabirginaren jaiak eta azaroaren 13an Donemiliaga/ San Millán.
- Kokapena: Deba Garaia, Gipuzkoa.
TURISMO BULEGOA
Telefonoa: +34 943 714 792 / +34 943 71 47 46
Helbide elektronikoa: info@gatzmuseoa.com
Bisitak: https://gatzagaturismo.com/gatzmuseoa/denda/
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00
Asteburu eta jaiegunetan: 10:00-14:00
NON JAN

GURE AMETSA

ARRATE JATETXEA

MAULANDA JATETXEA
NON LO

GOROSARRI

CASA RURAL ATERBE
